Miró Zabalagan. Txoriak, objetuak eta pertsonaiak

Bisita gidatua eta familientzako jarduera

  • Ekitaldiak

Erakusketa bisitatuko dugu eta XX. mendeko artista katalan garrantzitsuenetako baten lana ezagutuko dugu modu dibertigarrian. Marmol zurizko txori handi batek hegan egin nahi duela dirudi. Emakume bat, barraskilo batez koroatuta, baserrira begira dago. Pertsonaia bitxi talde batek Bartzelonatik ihes egin du Chillida Lekun ezkutatzeko. Aurkitu nahi dituzue? Miroren obrara hurbiltzeaz gain, artista handi honen lanean oinarritutako gure marrazkiak jolasteko, esperimentatzeko eta sortzeko aukera izango dugu.

Bisita gidatua eta familientzako jarduera:
Uztailak 30, larunbata
Abuztuak 27, larunbata
Irailak 10, larunbata

Ordua: 17:00
Prezioa: 6€

Lankidetzak