Chillida Leku Espainiako museorik onena

2021eko Remarkable Venue Awards sarietan Espainiako Tiqets Museorik Onena izendatu gaituzte. Plataformako erabiltzaileen 850.000 iritzi baino gehiagotan oinarritzen da sari hau, eta oso pozik gaude gure bisitariek Espainiako "venues" onenetakotzat jo gaituztelako.

Remarkable Venue Awards sariaren iazko edizioan Chillida Leku izan zen Espainiako Ezkutuko Joya kategoriako irabazlea, eta pozik gaude aurten ere izendatuak izango garelako, batez ere gure bisitarien iritzian oinarritutako kategoria batean. Chillidaren ondarea mundu osoko bisitariekin partekatzeko eta esperientzia ahaztezina eskaintzeko lanean jarraitzen dugu.

Kategoria nazionalean sarituak izan ondoren, 2021eko Tiqetseko Best Museum sariko Global Winner-erako hautagaiak gara! Lagundu iezaguzu titulua etxera eramaten hemen gure museoaren alde bozkatuz eta 2022 guztirako Tiqets-eko sarrerak doan irabazteko aukera izango duzu. Bozketa urtarrilaren 16an amaituko da, beraz, ziurtatu data hori baino lehen botoa emango duzula.