Peine del viento XVII
Reinosako (Kantabria) Sidenor forjan egina.
«Haizearen orrazia izeneko nire eskultura ekuazio baten emaitza da, zenbakien ordez elementuak diruen ekuazio batena: itsasoa, haizea, labarrak, ostertza eta argia. Altzairuzko formak naturaren indarrekin eta alderdiekin nahasten eta elkarrizketan hasten dira: galderak eta baieztapenak egiten dizkiete elkarri. Beharbada, euskaldunon eta Euskal Herriaren sinbolo gisa daude hor: Pirinioak amaitzen diren eta ozeanoa hasten den puntuan».
Chillidaren multzo ezagunenaren – eskultorearen ibilbide artistikoan jarraitutasun handiena izan duenaren– parte da eskultura hori. Lehenengo orrazia 1952an egin zuen, eta azkena, 1999an. Entzutetsuena Peine del viento XV (Haizearen orrazia XV) da, 1977an Donostian ipini zena, itsasoaren aurrean. Multzo monumental hori osatzen duten altzairuzko hiru pieza itzelak arroketan txertatuta daude eta ezagutzen ez dugunari itauntzen diote. Pieza horietako bi elkarrizketan ari dira, eta besteak, berriz, horizonte harrapaezinari begiratzen dio. 1990ean amaitutako obra horrek agerian uzten du Chillidak liluratuta jarraitzen zuela gai horrekin; izan ere, haizea –eta horrenbestez, ikusi ezin duguna– harrapatuko zuen tresna baten bertsio ugari pentsatu zituen.