Dantza-tailerra familian

Kulunkak, orekak, desorekak

Dantza-tailerra familian

  • Udako programa 2023

“Eskulturak ez dira soilik bisualak. Sentsazio fisikoak dira.” Phyllida Barlow

Barlowren obrak hainbat lekutatik zeharkatua, bizitua eta behatua izatera gonbidatzen du. Bere instalazioetan sartzen garenean, antzezlan batean murgiltzen gara, eta protagonista nagusiak gara antzezpen horretan. Phyllida Barlowrentzat, eskulturak presentzia geldiak, isilak, mutuak dira, eta ahalik eta probetxu handiena ateratzeko ikusleak oso aktiboa izan behar du. Lanarekin gorputz-harremana ezartzean datza, elkarrizketa sortzean, harekin negoziazio fisikoa egitean. Eskulturak denbora eta presentzia exijitzen ditu, eta era jakin batean mugitzera eramaten gaitu. Obrarekiko kontaktu bisualak gure gorputzean eragiten duten bizipen batzuk
ematen dizkigu, eta obrarekiko dugun posizioari, zeharkatzeko moduari, kokatzen garen lekuari, espazioan jartzen garen moduari, espazioa hautematen dugun moduari buruz galdetzera gonbidatzen gaitu.

Myriam Pérez Cazabon koreografoa, dantzaria eta irakaslea da eta Neri(h)ari konpainiaren sortzailea ere bai.

 

 

 

Dantza-tailerra familian
Myriam Pérez Cazabon-ekin

Irailak 16, larunbata
11.00etan
6€