Museoa eta zu

Gaur egun, Eduardo Chillidaren lana mundu osoko museo eta bildumetan aurkitu daiteke eta 500 banakako erakusketa baino gehiago ospatu dira Alemania, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Japon, Errusia edo Hego Korea bezalako herrialdeetan. 1966an, bere lehenengo atzera begirako erakusketa antolatu zen Houstoneko Arte Ederren Museoan. Beranduago, 1980an, New York-eko Guggenheim museoan erakusketa bat egin zuen eta MNCARS-ak bere atzerabegirako handiena babestu zuen. 2000-ko irailean Chillida Leku zabaldu zen Hernanin, artistak aukeratutako lekua naturarekin bat bere obra gordetzeko, eta non pieza nagusia XVI. Urteko Zabalaga baserria den.

Garai berri honetan, 2019ko apirileko zabaleraz geroztik, Chillida Leku mundu mailako erreferente bat bezala bermatu da. Denbora motz batean TIME Magazine aldizkari estatubatuarrean agertu da 2019 urteko 100 lekuen aukeraketan, estatu mailan bakarra, eta prentsa espezializatuan artikulu eta aipamen ugari izan ditu. Hauser & Wirth galeriak eta Eduardo Chillida Ondorengotzak sortutako elkarlana, artistaren errepresentazio esklusibo eta bakarrari deritzonez, arte munduan oihartzun gehien izan duen berrietako bat izan da, eta lagundu egin du Chillidak berak, bere emazte Pilar Belzuncerekin batera, sortu zuten museoa zabaltzera.

Atal honetan erakutsi egiten dira aukera desberdinak, bai partikularrek bai entitateek Chillida Lekuko familiaren parte bihurtu ahal izateko, eta hauek dakartzaten onurak eta abantailak babeslarien maila bakoitzean.

 

Informazio gehiago izan nahi baduzu babeslei buruz, jarri zaitez gurekin kontaktuan.

Babesleak
T. +34 943 19 08 53
E. mikel.chillida@museochillidaleku.com