Espazioen alokairua

Chillida Leku bazter bakarra da munduan: museo bat aire zabalean, Donostiatik 10 minutura kokatua. Eduardo Chillidak leku hau aukeratu zuen bere obrak bertakoak zirelako. Orain, museoak bere ateak zabaltzen ditu ekitaldi desberdinak jasotzeko, horretarako egokituta dauden tokietan. Gainera, Chillida Lekuk aparkalekua dauka bisitari eta parte-hartzaileei ongietorria emateko.

Pilar Aretoa


Chillida Lekuk bere espazio pribatua du ekitaldietarako: Pilar Aretoa. Bisitarien pabilioian kokatua, 2019an zehar eraberritu egin zen museoa berriro ireki aurretik. Luis Laplace arkitektoak egindako eguneratze honetan, arkitektura, barruko diseinua eta ezaugarri tekniko onenak kontuan izan dira, mota guztietako ekitaldi eta aurkezpenetan goi mailako esperientzia bat eskaintzeko.

Lurra Cafe


Lurra Cafe Chillida Leku eta Orona Fundazioaren arteko akordioaren emaitza da. Oronako langileei eta bisitariei janari osasuntsua eta iraunkorra eskaintzeko ideiarekin hasiera batean sortu zen proiektua, tokiko ekonomiaren eragile aktiboa bilakatzeko, gizarte eta ingurumenarekin erantzukizunean. Bere proposamena baserritarren –herriko nekazari eta abeltzainen– lanean eta Hernani inguruan 200 kilometroko diametroa duen zirkuluan hazten eta heltzen diren produktuen erabileran oinarritzen da.

Museo osoa


Museoa langileen atsedenaldirako ixten den egunetan (urteko astearte guztietan eta azaroko, abenduko, urtarrileko eta otsaileko asteazkenetan) bere espazioak erabilgarri jarraitzen dute ekitaldiak egiteko. Horrela, bertaratzen direnek Chillida Lekuko espazio osoaz eta eskura jarriko dituzten bisita gidatuez gozatu ahal izango dute.

Museoan egin daitezkeen ekitaldiei buruz informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan.

Ekitaldiak eta espazioak
T. +34 943 19 08 53
E. mikel.chillida@museochillidaleku.com
E. leire.eizaguirre@museochillidaleku.com