Artxiboa eta liburutegia

Chillida Lekuren eginkizun nagusia Eduardo Chillidaren obra eta pentsamendua orokortzea da. Horregatik, museoaren helburuetako bat artistarekin lotutako dokumentu eta jarduera guztiak biltzea, katalogatzea eta kontserbatzea da, baita Chillidaren obra ikertzen eta aztertzen laguntzea ere, informazio horretarako sarbidea erraztuz. Horrenbestez, Eduardo Chillidaren ondare dokumentala biltzen duen artxiboa ez ezik, liburutegi espezializatu bat ere hartzen du museoak. 

Artxiboa funtsezko baliabidea da artistari buruz ikertzeko. Izan ere, Chillidaren ondare dokumentala hartzen du; zehazki, askotariko dokumentuen bilduma zabal bat: argazkiak, gutunak, eskuizkribuak, erakusketei buruzko materiala, ikus-entzunezkoak, eta artistaren liburutegi pertsonala. 

Liburutegi espezializatuak, bestalde, artistari buruzko dokumentuen bilduma zabal bat hartzen du, hala nola erakusketa indibidual eta kolektiboen katalogoak, monografiak, entseguak, tesiak, aldizkariak, prentsa-dosierra etab., baita artistarekin eta museoarekin lotutako prentsa-artikulu guztiak biltzen dituen hemeroteka bat ere. 

 

Liburutegi eta artxiboaren sarrera mugatua dago. Chillidaren obrari buruzko kontsultak posta elektroniko bidez egin daitezke: 

biblioteca@museochillidaleku.com.

Ahalik eta azkarren erantzungo zaie kontsultei.