Lurra Cafe

Lurra Cafe Chillida Leku eta Orona Fundazioaren arteko akordioaren emaitza da. Oronako langileei eta bisitariei janari osasuntsua eta iraunkorra eskaintzeko ideiarekin hasiera batean sortu zen proiektua, tokiko ekonomiaren eragile aktiboa bilakatzeko, gizarte eta ingurumenarekin erantzukizunean. Ildo horretatik, Chillida Lekuk eta Lurra Cafek misioa eta filosofia partekatzen dute Orona Ideo proiektuarekin, bere egoitza museotik kilometro batera besterik ez dagoelarik.

 

Ostiral eta astelehenetan, Lurra Cafe-k kafetegi-zerbitzua bakarrik eskainiko du. Museora etorri eta produktu ekologikoetan eta hurbileko produktuetan oinarritutako gure sukaldaritzaz gozatzen jarraitu nahi duzuenok, Diametro 200-ra hurbiltzea proposatzen dizuegu. Jatetxea Orona Ideon dago, Chillida Lekutik 2 minutura, eta Fede Pacha sukaldariak zuzentzen du, Lurra Caféren sukaldaritza-proiektuaren eta Euskal Gastronomiaren Akademiaren 2019 Sari Berezia. Larunbat eta igandeetan ordea, sukaldea irekita egongo da.

Erreserba bat egin edo informazio gehiago jaso nahi baduzu jarri zaitez Lurra Cafe-rekin harremanetan. 

T. +34 689 557 205
E. lurracafe@museochillidaleku.com