Partikularrak eta enpresak

Chillida Lekuko kide bihurtzea modu aberasgarria eta erakargarria da museoa laguntzeko eta Eduardo Chillida artista apartaren inguruko ezagutza zabaltzeko. Atal honetan, hori lortzeko dauden aukera desberdinak erakusten dira, partikularrak zein entitateak Chillida Leku familiaren parte izan daitezen.

Laguntza partikularra


Fase berri honetan museoa laguntzeko bi aukera desberdin daude eta biek bazkideentzako aparteko ekitaldien programara sarbidea ematen dute. Zabalaga Zirkuluaren kideek eta Mezenasek harreman estua dute Chillida Lekurekin eta Eduardo Chillidaren lanarekin eta, oro har, arte munduarekin lotutako abantaila esklusiboak eta esperientzia paregabeak bizi ditzakete.

Babesle korporatiboa


Enpresa pribatuek ere lekua dute Chillida Lekuren garai berri honetan. Beraientzako hiru babes eredu desberdin sortu ditugu abantaila esklusiboekin, bai bezeroentzako onurei dagokionez, bai marketinari eta lotutako irudiari dagokionez. Hau munduan museo bakarra da eta komunitate artistiko osoaren aitortza eta mirespena ditu, oso lotura handia du bere ingurune kultural eta industrialarekin, eta tamaina guztietako enpresei ateak irekitzen dizkie.

Informazio gehiago nahi baduzu, bai partikularrentzako bai enpresa pribatuentzako elkarlanei buruz, jar zaitez gurekin harremanetan.

Babesak
T. +34 943 19 08 53
E. mikel.chillida@museochillidaleku.com