Phyllida Barlowrekin meditazioa eta gozaría Lurra Café-n

Meditazioa Phyllida Barlowrekin + gosaria Lurra Cafen

 

  • Ekitaldiak

Phyllida Barlowrentzat margotzea kontenplazio-prozesua zen, eta adi egotera eta entzutera eramaten zuen. Denbora darama obra bat nolakoa izan behar den pentsatzeak: materialtasuna, eskala, espazioarekiko harremana. Sortze-prozesua motela eta neketsua da. Bere obrek zirikatu egiten gaituzte, eta espazioa sentitzera, zeharkatzera eta bertan egotera gonbidatzen gaituzte: inguratzen gaituenaz eta geure gorputzak espazioan duen izaeraz kontziente. Bere lanak, inguratzen zuen hiri-paisaiak inspiratuta – mundu dinamikoa eta etengabeko eraldaketan – geure inguruneaz, bizi-erritmoez, inguratzen gaituzten objektuen balioaz, eraldaketaz eta zikloez gogoeta egitera bultzatzen gaitu.


Arropa erosoa, estera eta kuxin txiki bat ekartzea gomendatzen dugu.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Irailak 30, larunbata 9:00etan
30€ (deskontuak: %20 abonatuak, %10 DK)

 

Emailea: Silvia Hoyos (Escuela de yoga Mudrasana, Hendaya)