Eskultura meditatzea: meditazioa + gosaria Lurra Cafe-an

Eskultura meditatzea: Meditazioa + gosaria Lurra Cafe-an
 

Irakaslea: Silvia Hoyos (Mudrasana yoga eskola, Hendaia)



 

  • Ekitaldiak

Eskultura meditatzea Maeght Unibertsoa erakusketa osatzen duten artelanen bidez gidatutako meditazio-jarduera bat da Orainaldian egoteko gonbidapena da, epaitu gabe behatu eta inguratzen gaituenaz jabetzeko. Artelan bat behatzean beste erritmo batean sartzen gara, denbora motelduz doala dirudi eta obraren esentziarekin era sakonagoan egiten dugu bat. Jarduerak eskulturak beste prisma batetik eta erritmo  patxadatsuagoan ikustera garamatza. Meditatzea sakon ikusteko eta lan bakoitzarekin eta bertan bizi diren kontzeptuekin barrutik konektatzeko modua da. Espazioa, denbora, izatea, grabitatea, natura edo bizitza, bere osotasunean eta konplexutasunean, dira erakusketan dauden artistek jorratutako gaiak, eta XX. mendean eskulturaren norabidea markatu zuten horiekin.

 

Arropa erosoa eta kuxin txiki bat ekartzea gomendatzen dugu.

 

 

 

Eskultura meditatuz: Meditazioa + gosaria Lurra Cafe-an


Martxoak 23, larunbata
09:00
30€