Zer forma du eskultura batek?

Zer forma du eskultura batek?

Gabonak Chillida Lekun
Familientzako bisita dinamizatua

  • Ekitaldiak

Hodei, elur-panpin edo harri erraldoi batean bihurtzen den hazi erraldoia; emakume baten, txori baten eta zaldi baten topaketa; ohe ez den ohea, hiru eguzki dituen unibertsoa; gizon argal eta bakartia, izaki mitologikoak… Chillida Leku forma berezietako izaki magikoez bete da. Bisitan zehar istorioak asmatuko ditugu Eduardo Chillidarekin batera ibili ziren beste artista batzuen obrak ikusten ditugun bitartean. Miró, González, Giacometti, Calder, Chagall, Hepworth, Tàpies eta Palazueloren lanak elkarrizketan daude Chillidaren obrarekin eta guri ere haiekin batera istorioak asmatu, jolastu eta mundu berriak imajinatzeko aukera ematen digute.

 

 

 

Familientzako bisita dinamizatuak
 

Abenduak 28, osteguna: euskeraz
Abenduak 29, ostirala: gaztelaniaz
Urtarrilak 4, osteguna: euskeraz

7€