Familientzako Land art tailerra

Familientzako Land art tailerra

  • Ekitaldiak

Euskaraz eskeintzen den tailerra

Adarrak, hostoak, loreak, sustraiak, harriak… naturak sortzeko aukera mugagabeak eskaintzen dizkigu. Tailerrean naturan esku hartuko dugu, elementu naturaletatik abiatuta, modu ludiko eta dibertigarrian. Jarduera hau jolas gisa pentsatuta dago, eta horren bidez artelan iragankor bat sortuko da elkarlanean. Jolasa, forma, ekintza eta materiala dira paisaiarekin elkarrizketan geure obra sortzeko aukera emango diguten lau elementuak. Itziar Unzurrunzaga artistak naturarekiko sentsibilitatea eta errespetua indartzeko eta sormenaren garapena sustatzeko tailerra proposatzen du.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Urriak 7, larunbata

Euskaraz eskeintzen den tailerra

Ordua: 11:00etan

Prezioa: 6 €