Txikijazz - Tailerra Maushausekin "3 is the magic number"

Txikijazz
Tailerra Maushausekin "3 is the magic number"

 

  • Udako programa 2023

Zer egingo dugu?

3 is the magic number tailerrak triangelu magikoarekin familian jolasteko aukera eskainiko du. Modu kooperatiboan Sierpinskiren tetraedro bikain bat sortu eta geometriara hurbiltzeko bidea izango da, baita ondoren elkarri eragiteko ere.

Musikarekin hain lotuta dagoen egitura honen eraikuntza handiak, zuhaitzen itzalpean Chillida eskultorea bere urteurrenean omentzeko balioko digu.

 

Egitura

1.zatia: 11:00-11:45. 25 familia (75-100 lagun), iriste- ordenaren arabera (leku- kopurua bete arte). Egitura eraikiko da.

2.zatia: 11:45-12:30. 1. zatian eraikitako egitura ezberdinekin Sierpinskiren tetraedro erraldoi bat sortuko dugu.

3.zatia: 12.30etatik aurrera. Sortutako egiturarekin gozatzeko unea, edukiera mugarik gabe.

 

Kontutan izatekoak

Plaza mugatuak. 1. eta 2. zatietan 75-100 lagun. 3. zatian mugarik gabe.

Aldez aurretik izena eman gabe

Museora sartzeak ez du bermatzen tailerrean parte hartzea. Plaza mugatuak (25 familia, 75-100 lagun).

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa

Chillida Leku
6 - 11 urte

Uztailak 22, larunbata
11:00 - 14:00
6€