Pirinioetako burdin Bidea

Pirinioetako eskualdea burdin mineralean aberatsa da eta mende askotako tradizio siderurgikoa du. Jarduera horrek aberastasun ekonomikoa sortu zuen, eta oraindik iraganaren aztarna ugari daude.

Chillida Leku Pirinioetako burdinaren ibilbidearen europar proiektuaren parte da. Mugaz gaindiko burdinaren ibilbide honen helburua Pirinioetako ondarea aztertzea, zaharberritzea, kontserbatzea eta erakustea da. Ibilbide honen bidez, burdinaren kultura-ondarea ezagutu eta Pirinioetako bi isurialdeetan dituen kultura-baliabideak bisitatu ahal izango dira.