Esertoki III
Patricio Echeverríaren forjan egina, Legazpin.
Tolerantzia kontzeptuari jarraitzen dio Esertoki III eskulturak. Eduardo Chillidak egindako obra honek Diálogo-Tolerancia (Elkarrizketa-Tolerantzia) monumentu publikorako oinarri gisa balio izan zuen; Münster-eko (Alemania) enkargua izan zen monumentu hori, Westfaliako Bakearen urteurrena ospatzeko (1648. urtean sinatu zen itun hori Münster hirian).
Elkarrizketa-Tolerantzia obran, bi egituraren arteko elkarrizketa ezartzen du Chillidak, obraren izenak adierazten digun bezala. Modu jakin batean kokatutako bi piezaz osatutako multzo eskultorikoa da, hiri-altzariak izango balira bezala: bi aulki, bata bestearen aurrean, elkarrizketa-jarreran. Baina artistak ez zuen sortu paseatzaileetzako atsedengune bat, elkar ulertzeko eta elkarbizitzarako oinarrizko kontzeptuei buruz hausnartzera bultzatuko zuen obra bat baizik. Horri dagokionez, Westfaliako Bakearen esanahi historikoari eta hark gaur egun dituen ondorioei buruzko gogoeta sakona proposatzen digu obrak. Jazoera historiko horren ondoriozko adiskidetzeak Europar Batasunerako oinarriak finkatu eta elkarrekiko errespetuan funtsatutako printzipio zibilizatzaileak landu zituen. Elkarrizketarako behar diren kondizioetara igortzen gaitu obrak: entzuteko, elkar ulertzeko eta elkarrekin komunikatzeko toki bat sortu zuen Chillidak.