Gora bera III

Arriba abajo III

1991

Altzairua

187 x 98 x 47 cm

Patricio Echeverríaren forjan egina, Legazpin.

Obra hau «Zen lorategi» deritzonean dago; ilunsentian etorri ohi zen artista baitaratze espiritualeko gune horretara. Chillida oso pertsona espirituala zen, eta bere eskulturetako asko mistikarekin erlazionatuta daude. Eta espiritualtasun hori bere lanetan islatu zuen. Pieza honetan, eskultoreak materiaren eta espazioaren arteko jolas bat proposatzen digu, bere lanean askotan gertatzen den jolas bat: bi elementu oreka perfektuan ageri dira, balantza baten modura. Pisuak beherantz joatera jotzen du, eta espirituak berriz, gorantz. Hemen, materia eta espazioa, beteta dagoena eta hutsik dagoena, harmonia perfektuan daude. Artistaren diskurtso estetikoan, ezinbestekoa da materiaren eta espazioaren arteko elkarrizketa, eta elkarrizketa horrek funtzionatzeko, materiak trinkoa izan behar du, konpaktua, eta espazio hutsak, berriz, ikusgai egon behar du.