Monumento a la tolerancia I

Tolerantziaren monumentua I

1985

Altzairua

94 x 264 x 220 cm

«Tolerantziaren monumentua lanak bertute hori garrantzitsua dela islatu nahi du; halaber, egiten ditudan gauza guztietan adieraztea nahi nuke, baina ez soilik nik egindakoan, gizadi osoak egindakoan baizik».

Eduardo Chillida

Eduardo Chillidaren obrek karga etiko handia dute. Zehazki, proiektu honen bidez omenaldia egin nahi dio artistak beste ideia eta sinesmen batzuk errespetatzearen nozio horri. Eskultura hau Monumento a la tolerancia (Tolerantziaren monumentua) hormigoizko obra publikoa –Sevillan instalatua– baino lehenagokoa da. Elkarte hebrear baten enkargua izan zen, 1492an judutarrak Espainiatik bota zituztela gogorarazteko. Guadalquivir ibaiaren ibaiertzeko leku estrategiko batean kokatuta dago, eta bizkarra ematen dio bere garaian Inkisizioaren auzitegiaren egoitza egon zen lekuari. Besoetako bat barnealderantz biltzen da, harrera eta babesa sinbolizatuz; besteak, berriz, lurra ukitzen du eta zerurantz zuzentzen da, bi planoak –lurra eta zerua– lotuz.