Perennial border
Piet Oudolf
Piet Oudolfek (Haarlem, 1944) diseinatutako lorategiak harrera ematen die Chillida Lekuko bisitariei. Nazioarteko izen handiko paisaijista holandarrak, Eduardo Chillidaren eskulturen eta Zabalaga baserriaren aurrekari gisa lan bat asmatu du. Proiektu hau erronka izugarria izan da Oudolfentzako, leku berezi hau goratzeko Chillidaren lana oztopatu gabe. Hori dela eta, museoko funtsezko puntuetako batean esku hartzen du: bisitariei harrera egiten dien sarreran hain zuzen. Piet Oudolf-en esku-hartzea, argi bereizitako bi espazioen diseinuan: Woodland border (Baso ertza) zuhaixka lorategia eta Perennial border (Ertz bizikorra) lorategi bizikorra.
Lorategi bizikorrak, bestearekiko giro desberdin bat aurkezten du. Landaketa mota hau Piet Oudolfen lanarekiko adierazgarriagoa da. Artista holandarrak mihise huts baten antzera aurre egiten dio lorategiari, margolan bat balitz bezala. Belarrak eta landare iraunkorrak txandakatuz sortutako paleta batetik hasten da; ehundura, forma eta kolore desberdinen aldaketekin jolastuz. Erabilitako landareak jatorriz basatiak dira, eta horrek paisaiari berezkotasuna eta naturaltasuna ematen dio. Amsonia hubritchii eta salicifolia, Echinacea pallida, Echinops Veitch Blue, Eryngium Big Blue, Eupatorium Riesenschirm erraldoia, Persicarias, Lysimachias eta Molinias dira Piet Oudolf-ek hautatutako barietate apartetako batzuk.
Lan honek prozesu dinamikoa bizi du, etengabeko eraldaketan, eta edertasun handia aurkezten du urteko edozein unetan. Udaberrian berdeak dira nagusi, eta uda garaia da loretsuena, kolore biziek eztanda egiten dutelarik. Bestalde, udazkenean eta neguan tonu marroiak dira nagusi. Piet Oudolfek ziurtatzen du edertasuna imajina ezinezko gauzetan dagoela: itsusitasunean, heriotzan eta deskonposizioan ere aurkitzen dela. Bere prozesu artistikoa ederra denaren eta ez ederraren arteko borrokan aurkitzen den edertasun errealaren bilaketan datza, itxuraz hilda dagoen naturan, ustekabean.