Sueño articulado, Homenaje a Gaston Bachelard
Gaston Bachelard filosofo frantsesa aukeratu zuen Chillidak bere lehenengo erakusketa indibidualaren (Parisko Maeght galerian) katalogoaren testua idazteko; katalogoaren izena El cosmos del hierro izan zen. Pentsalaria gai izan zen hitzen bidez Chillidaren unibertsoa atzemateko, baita Chillidaren forja sortzailean barneratzea eta artistak lehenengo urteetan burdinaz egindako obretan egindako iraultza estetikoa ere. Garai hartan agerian geratzen hasi zen Chillidari espazioak kezka sortzen ziola. Amets artikulatua, Omenaldia Gaston Bachelard-i lanak ondo ematen du aditzera begien bistakoa ez den horrekiko elkarrizketa. Burdinazko blokeak espazioan zabaltzen dira, tentsioa eragiten dute eta hutsarekiko elkarrizketa aktiboari bide ematen diote. Hori horrela izanik, Chillidaren eskulturak beste noranzko bat hartu zuen. Hutsean gertatzen denaren gainean intuizioak esaten digunari entzutea proposatzen digu eskultoreak, formen artean irakurtzea eta ikusi ezin denean sentitzea.