Chillidaren lagunak - Chillida eta Calder

Chillidaren lagunak - Chillida eta Calder

Familientzako arte tailerra
Maushasen eskutik
Elebiduna

  • Ekitaldiak

“Erantzunik gabe partekatzen dudan nire espaziotik
Agur Sandy* laguna
Zure espazio zoragarri partekatuan.”

Eduardo Chillida

*Gertuko lagunek hala deitzen zuten Alexander Calder 

 

Berriro ere ezezagun deituko ez ditugun pertsonen arteko topaketak ahalbidetzen dituzten denbora-tarteak dira udak. Eduardo Chillidak, Maeght senar-emazteen eta Saint-Paul-de-Venceko bere Fundazioaren bitartez, Miró, Giacometti edo Calder bezalako artistak ezagutzeko eta haiekin bizipenak partekatzeko aukera zoragarria izan zuen. Chillidak harreman polita izan zuen alkandora beti koloretsuko jenio alai harekin. Kostalde Urdineko tailerretan zeramika eta grabatua landu zituzten, eta, aldi berean, grabitateari aurre egiteko amets ederra partekatu zuten, beren lanak espazioan zintzilikatuz, haizeen mende uzteko.

Itsas Alpeetako udako topaketa horietatik urte batzuetara (1979an), artista donostiarrak bere lagun Sandy omendu zuen, flotatzen duen lan ikusgarri batekin, etengabeko mugimenduan dagoen eskultura abstraktuetarako utopia ospatzen zuena.

Familia-tailerrean, material sinpleen bidez, hainbat dinamika eta ariketa egingo ditugu, Alexander Calder artistaren lana eta horrek orekarekin, espazioren lerroarekin edo eskulturaren mugimenduarekin duen lotura ulertzen laguntzeko.

 

 

 

Chillidaren lagunak - Chillida eta Calder

Urtarrilak 13, larunbata
11:00etan