Homenaje a la mar IV
60ko hamarkadaren erdialdean, Eduardo Chillida alabastroa lantzen hasi zen, material hori argia hartzeko eta argia modu transzendentalean azaleratzeko egokia zela ikusi baitzuen. Alabastroak Kantauri itsasoaren argi iluna harrapatzea ahalbidetzen zion artistari, argi beltz hura bere jaioterriaren bereizgarria zela sentitzen baitzuen.
Omenaldia itsasoari IV piezan, Chillidak zirkuluerdiak zulatu zituen, eta itsasoko olatuekin ahaidetuta, Donostiako –Chillidaren jatorrizko hiriko– Kontxa badiaren muturrean instalatutako Haizearen orrazia eskulturetara igortzen dute zuzenean forma horiek. Etengabe higitzen ari den itsasoaren irudiak kurba-konposizio hori egitera inspiratu zuen artista, halako kurbek ondo konektatzen baitute uraren betiereko mugimenduarekin, aurrera eta atzera, baita naturaren erritmoekin ere. Itsasoak lurraren muga ezartzen du. Sakona, misteriotsua eta amaigabea da. Itsasoak erantzun egiten dio Chillidari, betiko zalantzak argitzen dizkio. Hau esaten zuen artistak: «Itsasoa nire maisua da».