Lotura gizarteratzeko hezkuntza-programa

CaixaBank-en bitartez, “La Caixa” Fundazioaren eta Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioaren laguntzarekin garatutako hezkuntza-programa.

 

Lotura proiektuak lotura afektiboa sortu nahi du museoaren eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten erakundeen artean, museoa erreferentziazko gunea bihurtuz, bertara joan eta eroso egoteko.

 

Lotura elkartzeko, ikasteko eta esperimentatzeko gunea da. Programan parte hartzen duten pertsonek artera hurbiltzeko eta Eduardo Chillidaren lana eta bere ondarea dagoen lekua ezagutzeko aukera izango dute, baina, era berean, hainbat diziplina artistikorekin esperimentatu ahal izango dute bertako artista eta sortzaileen eskutik.

 

Lotura 6 saioko programa bat da, bakoitzak bi orduko iraupenarekin. Jarduerak talde bakoitzaren beharretara egokituta daude.

 

1.     Aurkezpena eta bisita elkarrizketatua Chillida Lekura. Museoko bitartekaritza taldearekin. 

2.     Lotura. Zeramika tailerra. Eider Baile artista, zeramikari eta hezitzailearekin.

3.     Harriak, eskulturak eta gorputzak dantzatzen direnean. Mugimentu tailerra. Myriam Pérez dantzari eta koreografoarekin.

4.     Guztionean norberarena. Arte eta sormen tailerra. Zorione Méndez diziplina anitzeko artista eta hezitzailearekin.

5.     Urdina izaki.  Zianotipia tailerra. Nagore Legarreta argazkilari, diziplina anitzeko artista eta hezitzailearekin. 

6.     Materia eta hutsa. Arte eta arkitektura tailerra. Maushausekin, Anabel Varona eta Carlos Arruti, arkitektoak eta hezitzaileak. 

 

Chillida Lekuk artea, natura eta ongizatea biltzen dituen proposamena hartzen du bere espazioan. Egitasmoa soziabilitatea hobetzeko eta inklusioa lantzen duten erakundeekin lankidetza estutzeko borondatearekin egin da.

Programaren xehetasunak hemen

Parte hartu nahi duten erakundeek gurekin harremanetan jar daitezke.

Informazio gehiago: education@museochillidaleku.com

 

CaixaBank-en bitartez, “La Caixa” Fundazioaren eta Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioaren laguntzarekin garatutako hezkuntza-programa.