Lurra Cafe

Chillida Lekuren ingurune paregabean sortu zen LURRA CAFE, elikadura osasungarria, konpromiso soziala eta ingurumenarekiko errespetua uztartzen dituen gunea, Fede Pacha sukaldariaren gidaritzapean. Tokiko ekonomiaren, hurbileko produktuen eta sasoiko osagai freskoen aldeko apustu garbia eginez, LURRA CAFEk proposamen erraza, osasungarria eta kolorez betea eskaintzen du, arretaz eta sentsibilitatez egina. Etenaldi bat egiteko, paisaiaz gozatzeko eta artearekin eta naturarekin konektatzeko pentsatutako lekua, giro lasai, abegikor eta inspiratzaile batean.

Erreserba bat egin edo informazio gehiago jaso nahi baduzu jarri zaitez Lurra Cafe-rekin harremanetan. Lurra Cafe-era sartzeko, sarrera bat erosi behar da museoa bisitatzeko edo urteko abonamendu bat eduki.
T. + 34 689 557 205
E. lurracafe@museochillidaleku.com

Kontsultatu Lurra Caferen menua hemen