Gaur egun COVID-19 (Koronabirus) prebenitzeko neurrien ondorioz, gure bisitariei eta komunitateari ziurtatu nahi diegu haien ongizatea dela gure lehentasun nagusia.

Autoritateek COVID-19-en zabaltzeari aurre egiteko ezarritako prebentzio protokoloari jarraituz, Chillida Lekuk bertan behera utzi ditu martxoaren bukaera arte programatutako bisita gidatuak eta familia-jarduerak. Museoak zabalik jarraituko du eta bisitatu nahi dutenek modu seguru eta atseginean egiteko behar diren neurri guztiak izango dituzte.

Egoera aldakorra dela eta, behar diren neurriak hartzen jarraituko dugu gure bisitari, langile eta laguntzaileen osasuna eta segurtasuna uneoro bermatzeko. Neurri hauek bileren murriztea eta garbitasun neurri estuak eskatzen dituzte. Museoaren programazioan eta irekieran egiten diren aldaketa guztiak web orri honetan eta sare sozialetan jakinaraziko dira.

Eskertzen dugu zuen laguntza momentu zail honetan. Edozein zalantza baduzue, jarri zaitezte gurekin harremanetan. Espero dugu laster komunikatu ahal izatea noiz jarraituko dugun gure programazioarekin.