Topa eta marraztu

Zatoz Chillida Lekura marraztera giro lasaian Lurra Cafeko terrazan.

 

 

 

 

 

 

 

  • 2026ko uda

Chillida Lekun esperientzia ezberdin batez gozatzera gonbidatzen zaitugu: Topa eta marraztu. Etorri egunaren azken orduan eta utzi inspiratzen ilunabarreko argiarekin, lagunekin une berezi bat partekatzen duzun bitartean. Lurra Caféko terrazan eseri eta bertatik dauden ikuspegiez gozatu ahal izango duzu, edo inspirazioa behar baduzu, museoan zehar paseatu zaitezke eta Chillidaren artelanetan, parkeko landaredian edo Piet Oudolfen lorategian aurkituko dituzun forma harrigarrietan inspiratu.

 

Marrazketarako materiala eskura jartzen dizugu, baina nahiago baduzu, zurea ekar dezakezu. Gozatu edari batez, erlaxatu eta utzi zure sormena hegan egiten giro lasai eta atseginean. Ez dago artista izan beharrik, ez eta marrazten jakin beharrik ere, une atsegina pasatzeko gogoa izan eta Chillida Lekuko ingurune paregabetik amain eman besterik ez.


Laguntza behar baduzue, bitartekaritza-taldeko pertsona bat egongo da bertan.


Zure zain gaude topa egiteko, marrazteko eta elkarrekin ilunabarreko magia partekatzeko!

 

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa

Uztailak 16, osteguna
18:30 – 20:30
Lurra Caféko terraza
8€ (Doan Urteko Txartelarekin)