Landscape Together, Bitartekaritza partekatuak
- Erakusketak
Bitartekaritza partekatuak erakusketa Landscape Togetherren parte da: Landscape Together kultura- eta hezkuntza-lankidetzarako europar proiektu aitzindaria da, eta artea eta kultura hartzen ditu katalizatzaile gisa, lurraldean aldaketa positiboak sortzeko eta gizarte- eta ingurumen-gaiei sormenezko irtenbideak bilatzeko. Proiektua Europa Creativa programaren barruan kokatzen da, eta arte garaikidearen, hezkuntzaren, kultura-bitartekaritzaren eta garapen jasangarriaren arloetan lan egiten duten artisten eta erakundeen arteko lankidetza bultzatzea du helburu. Proiektua MAG Marqués de Aguiar Portoko arkitektura-estudioak bultzatzen du, eta, hein handi batean, Portugalgo erdialdeko lurralde pilotu batean garatzen da, krisi klimatikoak eta despopulazioak markatutako leku batean.
Chillida Lekuk proiektuko kide gisa egindako lana jasotzen du erakusketak, eta 2024an museoan eta Portugalgo lurralde pilotuan (Idanha-a-Nova, Oleiros, Pedróão Grande, Proença-a-Nova eta Sertàn) egindako ekintzen argazki- eta ikus-entzunezko erregistroak erakusten ditu. Chillida Lekuren parte-hartzea Hezkuntza sailaren bidez izan da, testuinguruak aldatuz prozesuak partekatzeko eta jakintzak transferitzeko bitartekaritza-programa bat diseinatzeko helburuarekin.
Nagore Legarretaren argazkiek dokumentu-erregistroa gainditzen dute, eta proiektuaren energia, intentsitatea eta giza eta talde dimentsioa jasotzen dituen begirada artistiko eta pertsonala eskaintzen dute.
Beñat Iturriozen bideoak, ikuspegi poetiko batetik, erritmoak eta atmosferak sintetizatzen ditu, esperientzia luzatzen duen eta ikusgai dagoena emozionalarekin lotzen duen memoria bisual bat eraikitzeko.
Erakusketak kultura-bitartekaritzaren garrantzia nabarmentzen du, etengabe aldatzen ari den eta komunitatearen ahotsak entzuten dituen prozesu gisa. Bitartekaritzak munduan bizitzeko harreman-moduak pentsatzera gonbidatzen gaitu, artelanak beren ingurunearekin, orainarekin eta tokian bizi den komunitatearekin lotuz.
Artista parte-hartzaileak
Ana Martín
Ane Zelaia
Beñat Iturrioz
Lŏkke dantza konpainia (Olatz de Andrés)
Neri(h)ari dantza konpainia (Myriam Perez Cazabon)
Claudia Bolaños
Iñaki Carcavilla
Dimegaz (Janire Etxabe) + Nahia Zubeldia
Itziar Insausti
Itziar Unzurrunzaga
Maushaus (Anabel Varona, Carlos Arruti)
Marina Suárez
Nagore Legarreta
Ornella Lorenzo
Jon Sáenz
Urkia Sánchez
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
2026ko otsailaren 13tik apirilaren 13ra
Pilar Aretoa