URBAN FAUNA RESORT - Tailerra Ziklo ikusezinak
URBAN FAUNA RESORT
Tailerra
Ziklo ikusezinak - Ilustrazio zientifikoko tailerra
Abenduak 13, igandea
- Tailerrak
Jarduera hau Urban Fauna Resort proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektuak artearen eta hiri-biodibertsitatearen arteko harremana aztertzen du, intsektuentzako babesleku gisa pentsatutako hiru instalazio artistikoren bidez.
Maddi Astigarragak gidatutako tailerra Ane Escribano eta Iker de la Hoz-en Biribilgune obran oinarritzen da. Elementu birziklatuekin eraikitako zirkulu bat da. Osotasunaren eta bizitzaren sinbolo den instalazio artistiko horrek ziklo naturalak ikusgai jartzea du helburu, hainbat espezieren arteko bizikidetza sustatuz.
Tailerrak instalazioa behatzera gonbidatzen ditu parte-hartzaileak, arreta pizten dien elementu bat askatasunez aukeratu eta ilustrazio zientifikoaren ikuspegitik aztertzeko. Galderen eta ariketen bidez, inguruan gertatzen diren prozesu eta ziklo naturalak ezagutuko dituzte, horietako asko ikusezinak, hala nola loraldia, polinizazioa edo hostoen erorketa. Azkenik, prozesu horiek marrazki-sekuentzia baten bidez irudikatuko dituzte, eta zootropo baten bidez bizia hartuko dute marrazkiek. Horrela, naturaren zikloak ikusi eta ingurunean gertatzen diren eraldaketez jabetu ahal izango dira.
Urban Fauna Resort Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Chillida Leku museoaren arteko lankidetza da, eta BiArtekomugi proiektuaren barruan kokatzen da. Esperientzia eraldatzaile horrek zientzia, artea, teknologia, mugikortasun aktiboa eta herritarren parte-hartzea uztartzen ditu.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
Info
Abenduak 13, igandea
11:00 – 13:00
Lekua: Miramar parkea
Doan
Leku mugatuak
Maddi Astigarragaren eskutik (ilustratzaile zientifikoa)
Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean