Bisita komentatua - Chillida eta burdina
Bisita komentatua
Chillida eta burdina
Burdinaren Ibilbidearekin lotutako jarduera berezia
Itxaso Urarterekin
Chillida Lekuko gida eta hezitzailea
- Ekitaldiak
Bisita gidatu honetan, Eduardo Chillidak burdinarekin izan zuen harreman sakona ezagutuko dugu. Material horrek bere unibertso sortzailearen hasiera markatu zuen, eta berezko hizkuntza eskultorikoa garatzeko aukera eman zion. Hernaniko burdinola baten iluntasunean aurkitu zituen artistak burdinaren adierazpen-aukerak; ordutik aurrera, haren obrek dimentsio berri bat hartu zuten.
Gero eta eskala handiagoan lan egiteko beharrak Chillida industria-prozesuetan murgiltzera ere eraman zuen. Legazpiko Patricio Echeverríaren burdinola industrialean aurkitu zituen bere praktika eskultorikoaren mugak zabaltzeko beharrezko ezagutza teknikoa eta baliabideak. Aurrerago, arte publikoko proiektu handiak gauzatzearekin batera, Reinosa ere bere eskultura monumentalak ekoizteko funtsezko gune bihurtu zen.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Maiatzak 23, larunbata
11:00
Euskara
Doan
Leku mugatuak (sarrerak webgunearen bidez)