Musikeneko kontzertua Eider String Quartetekin

Musikeneko asteazkenak Chillida Lekun

  • Ekitaldiak

Eider Laukotea Musikenen jaio zen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroan, 2022an. Europako hainbat lekutatik etorritako musikari gazteek osatzen dute, eta haren helburua da emanaldi bakoitzaren kalitatea nabarmenduko duen proiektu artistiko bat sortzea, askotariko obrak interpretatuz eta egungo konpositoreen obrak estreinatuz jatorrizko errepertorio bat eskainiz.

Celia Moreno biolin-jotzaileak Joan Alonsorekin amaitu zuen bere ibilbidea Badajozeko CSMBGn, eta gaur egun Catalin Bucataruren babespean ari da ikasten.

Antonio Martínez biolin-jotzaileak Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan amaitu zituen goi mailako ikasketak, Mª Carmen Jiménezekin, eta gaur egun Aitzol Iturriagagoitia irakaslearekin ari da ikasten.

Miguel López biola-jotzaileak Madrilgo Alfonso X Unibertsitatean amaitu zuen bere karrera, eta bertan Ashan Pillai maisuarekin ikasi zuen. Gaur egun Natalia Tchitch biolistarekin ikasten ari da.
Isabel Schlegel biolontxelistak 2020an hasi zituen goi-mailako ikasketak Markus Wagnerrekin, Nürenbergen, eta gaur egun Damian Martinez irakaslearekin ari da ikasten.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Apirilak 19, asteazkena
19:00
Zabalaga baserria

Sarrera doan (erreserbatu zure gonbidapena gure webgunearen bidez)