Eduardo Chillida Eskola - EHU Udako Ikastaroak

Osteguna eta ostirala, irailaren 9a eta 10a

 

Helduak

 

Gazteleraz

  • Ekitaldiak

Eduardo Chillida eskolaren lehen edizioak ezagutzera eman nahi du XX. mendeko arte garaikidearen historian oinarrizkoa izandako artista bat, ezinbestekoa izan zena bereziki eskulturan egindako ekarpenengatik. Chillidaren (Donostia, 1924-2002) obraren azterketa da Uda Ikastaro honen ardatz nagusia, eta eskultorea ikuspegi zabalago batetik ezagutzeko aukera eskaintzen du, haren ondarean sakon aztertuta eta, era berean, haren lanaren inguruko narratiba berrien sorrera ahalbidetuta.

Miramar Jauregia

Pº de Miraconcha nº 48.

Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

 

Chillida Lekuren urteko abonamendua dutenek %15eko beherapena dute matrikulan.