Ainiztasunaren ekitaldia

  • Ekitaldiak

Musika, dantza eta antzerki festa bat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorkuntzari leku egiteko. Ospakizun horretara jende guztia gonbidatu nahi dugu artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta konpartitzeko, Gipuzkoako hiru museo-ingurunetan, aurten ere ekitaldi hau eskaini ahal izateko. Ekimen honen bidez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile horiei eta beren desgaitasunetatik egiten duten lanari babesa eman nahi diete.

 

Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simon Ezquiaga, Ezezagunok Antzerki Konpainia, Ibarrako Garagune Zentroko Antzerki Tailerra eta Verdini Dantza Taldeko kideak gonbidatu dituzte Aniztasunaren Ekitaldira. Emma Larretak  aurkeztuko du ekitaldia.

CHILLIDA LEKU
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
 

Aniztasunaren Ekitaldia aurkezteko ilusioa dugu ondorengo egunetan:


- Ekainaren 3an Oiasso Museoan, arratsaldeko 7etan
- Ekainaren 4an TOPIC-Tolosan, arratsaldeko 7etan
- Eta ekainaren 5ean Chillida Lekun, eguerdiko 12etan

 

Sarrera: 5€