Sara Azurzaren kontzertua - Neguko solstizioa

Chillida Lekun zure zain gaude, gabonak ospatzeko eta kontzertu esklusibo eta berezi honetaz gozatzeko.

  • Ekitaldiak

Aurten Sara Azurzaren kontzertu batekin ospatuko dugu neguko solstizioa.


"Hemen Berriro" Sara Azurza musikagile eta abeslariaren azken lana da. Bederatzi abestiz osatuta, bizitzako ziklo emozionalaz dihardu eta mota desberdinetako barne emozio eta sentimenduei zuzendutako lana da. Estiloari dagokionez pop, soul, funky eta elektronikarekin jolasten du. Musikari apartak ditu Azurzak bidelagun, gainera. Iker Lauroba teklatuan eta gitarran, Julen Barandiaran baxuan eta Haritz Lauroba baterian. 

 

Chillida Leku ere, laukote honen estilo berezi, freskotasun eta kalitatearen agertokia izango da abenduaren 15ean.  Euskal musikaren panorama ehiegi lantzen ez den estilo batekin  aberastu dueneuskal taldearen zuzenekoaz gozatzeko aukera parebagea izango da beraz!

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Abenduak 15, ostirala

19:00

Zabalaga baserria

Leku mugatua

 

Urteko abonamendua baduzu, aprobetxatu % 10eko deskontua sarreraren prezioan.

 

Idatzi reservas@museochillidaleku.com helbidera zure sarrera deskontuarekin erosteko.

 

Laguntzailea