Miró Zabalagan erakusketa
Miró Zabalagan erakusketa
Maiatzaren 21etik azaroaren 1era
- Erakusketak
Chillida Lekuk Joan Miróren erakusketa aurkezten du 2022an artista gonbidatu gisa
Hurrengo maiatzaren 21ean Miró Zabalagan erakusketa aurkeztuko dugu, Joan Miró eta Eduardo Chillida elkartu zituen adiskidetasunaren omenez.
Erakusketa Zabalaga baserriko lehen solairuan izango da erakusgai. Izan ere, eraikina izan da obrak aukeratzeko abiapuntua, 1946 eta 1991 urteen bitartekoak. Artistaren ohiko gaiak jorratzen dituzten eskultura, marrazki eta grabatuez osatuta dago erakusketa, eta Oiseau solaire, Pájaro solar [Eguzki Txori ] (1946-1949) edo Femme, Mujer [Emakume] (1970) bezalako pieza aipagarriak izango ditu.
Miró Zabalagan, Iberdrola España Fundazioaren babesari esker, bai eta Fundació Joan Miró Barcelona eta BBVA Bildumaren lankidetzari ere posible izan da, erakusketako obraren gorputz nagusia jarri baitute. Gainera, Centro Botín, Fundació Pilar i Joan Miró a Mallorca eta beste bilduma pribatu batzuen laguntza izan du erakusketak.
Erakusketa tailer eta jarduera paraleloen programa zabal batekin osatuko da.