Noa & The HellDrinkers

Noa & The HellDrinkers

Kontzertua
59 Donostiako Jazzaldia

  • Ekitaldiak

Noa & The HellDrinkers

Noa Eguiguren (ahotsa), Gonzalo Portugal (gitarra, koruak), Manu Gestido (baxua), Paul San Martín (pianoa, teklatuak, hammond), Ibai Ros (bateria)

 

Noa & The HellDrinkers talde donostiarrak, 2023an European Blues Challenge lehiaketa ospetsuan lehen saria irabazi ondoren, "Hell's The New Heaven 23/24" birarekin jarraitzen du, Europako hainbat herrialdetan aritzera eraman dituena, besteak beste hauetan: Espainia, Frantzia, Norvegia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suitza, Errumania, Polonia eta Portugal. 

Taldea 2016an sortu zen eta dagoeneko hiru disko kaleratu ditu: Noa & The Hell Drinkers (2018), Craft Blues (2020) eta Hell's The New Heaven (2023). Beren azken lana hileko diskotzat hartu du Erresuma Batuko “UK Independent Blues Broadcasters Association” elkarteak.

Ahots zoragarria Noa Eguigurenena, banda bikain batek lagundua, eta feelingez, energiaz eta blues, rithm & blues, rock, funk... musikarekiko pasioz beterikoak beren zuzenekoak.


Nola iritsi Chillida Lekura?

Donostiatik:  
BU05 Autobusa
Hiriaren erdialdetik ordu erdiro autobusak. “Chillida Leku” izeneko geltokia museoaren atean dago.
Informazio gehiago eta ordutegiak: Lurraldebus BU05

 

Ibilgailu pribatuan iristen direnentzat, aparkaleku bat egongo da Galarretan eta doako garraio-zerbitzu bat Galarreta eta museoaren artean.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Uztailak 25, osteguna

12:30

Kolaboratzailea: