Psychedelic Breath Meditational Experience

Psychedelic Breath Meditational Experience

 

Grabitatea hausnartu, forma asmatu, espazioan birbizi

  • Udako programa 2023

Psychedelic Breath meditazio-teknika sakona da: arnasketa erritmikoa, yogako antzinako praktiken elementuak eta gaur egungo neurozientziaren aurkikuntzak konbinatzen ditu. Esperientzia sakontzeko aukeratutako musika elektronikoko set batek akonpainamendua egingo du.
Ez dugu kanpoko formarik bilatzen, barnealdean bilatzen dugu zehaztasun hori. Begiak ixten ditugu gure barne-paisaian esnatzeko, barne-erritmoa aurkitzeko, hartutako baldintzapena kentzeko eta berriro deskubritzeko, barne-ikuspegia aurkitzeko berriz. Erronka ohiko pentsamendu-ereduetatik irtetea da, hausnarketa-modu berriei aukera emateko eta hortik inguratzen gaituena eraldatzeko. Adimen subkontzientera iristean, gai gara gure burmuineko uhinak pertzepzio-egoera sakonagoetara aldatzeko. Psychedelic Breath-en saioak barne-esplorazioko bidaiak dira, bilaketa- eta topaketa-bidaiak eta (gu) birbizitzeko aukera.
Ikasitakoa askatuz korapiloak desegitea da. Gure gorputza den etxea hustu eta esanahiz betetzea da.

 

Arropa erosoa, esterilla edo manta eta kuxin bat edo bi ekartzea gomendatzen dugu, eta esperientzia gehiago sakondu nahi izanez gero, begietarako maskara. Saioa Silent system soinu-sistemarekin egingo da.

 

Praktika segurua da, baina kontraindikazioak daude presio handia duten pertsonentzat, bihotzeko baldintzak, haurdunaldia, glaukoma, epilepsia edo kirurgia berria duten pertsonentzat.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Breath and Beats-eko Sara Ojembarrenaren eskutik

Abuztuak 23, asteazkena
19:00
30€