Chillida Leku - Tabakalera: artea eta paisaia egonaldi deialdia
Chillida Leku - Tabakalera: artea eta paisaia egonaldi deialdia
- Ekitaldiak
Tabakaleraren eta Chillida Lekuren arteko lankidetzatik sortua, egonaldi deialdi honek arte garaikidearen, espazio publikoaren eta paisaiaren arteko harremanari lotutako sorkuntza eta ikerketa artistikoa sustatzea du xede.
Testuinguru artistiko berriak aztertu eta arteari eta paisaiari lotutako ikerketa eta sorkuntza artistikoko proiektu bat garatu nahi duten edozein nazionalitatetako artistei zuzenduta dago.
Hautatutako artistak Tabakaleran eta Chillida Lekun zortzi asteko egonaldi artistikoa egiteko aukera izango du 2023ko urria eta abenduabitartean. Horrela, egonaldiak hautatutako artistaren proiektua garatzeko espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko ditu Chillida Lekuren eta Tabakaleraren instalazioetan (ostatua Tabakaleran izango da egonaldi osoan zehar).
Proposamen bat hautatuko da deialdira aurkezten diren proiektu guztien artean. Ebazpena maiatzaren 3an jakinaraziko da.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Tabakalera
Pl. de las Cigarreras, 1,
20012 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
Deialdian izena emateko epea irekita egongo da 2023ko apirilaren 03ra arte 12:00etan (GMT +01:00).