Sigma Project eta Inés R. Artola

Sigma Project-ek promenade musikal bat eskainiko dute museoaren kanpoaldean. Musika garaikideko errepertorio bat interpretatuko dute, eta Inés R. Artolak Eduardo Chillidaren eta beste autore batzuen pasarteak irakurriko ditu piezen artean.

  • Udako Programa
  • Artes escénicas

Abuztuaren 7an, museoak bere ateak publikoari ixten dizkionean, musikarik garaikideenari bide emango zaio SIGMA PROJECT laukotearen eskutik. Musikaren abangoardian nazioartean oihartzun handienetako duen taldea da Alberto Chaves, Andrés Gomis, Ángel Soria eta Josetxo Silguero saxofoi-joleek osatutako laukotea.  

2016an, taldeak Eduardo Chillida, Sonoritateakizeneko erakusketaren itxiera-ekitaldian parte hartu zuen, Wroclawen (Polonia), eskultorearen obrarekin elkarrizketa estua zekarren kontzertu batekin. Esperientzia hura oinarri hartuta, Chillida Lekun laukoteak musika promenadebat eskainiko du museoaren kanpoaldean. Ikuskizun horretan, bere errepertorioa interpretatuko du, baina, era berean, beste egile batzuen zenbait pieza ere joko ditu, hala nola Sánchez Verdúren eta Jesús Torresen lanak. Musikariekin batera, Inés R. Artola ere bertan izango da. Erakusketetako komisarioa eta musikologoa da, eta Eduardo Chillidaren eta beste autore batzuen pasarteak irakurriko ditu musika-piezen artean.

Hainbat ezaugarri biltzen ditu bere barnean SIGMA PROJECT laukotearen modularitate nabarmenak, lau instrumentu berdinen homogeneotasunetik aniztasun instrumental erabatekora; hain zuzen, azken ezaugarri hori asko jorratzen da egungo konposizio-joeretan. Taldeak berezkoa duen berrikuntzaren inguruko jakin-nahi horren erakusgarri dira hainbat adibide: Thierry Alláren lau saxofoi baxurentzako eta musika elektronikorako Chamanobraren mundu mailako estreinaldia; Xavier Carbonellen lau saxofoi baxu eta orkestra sinfonikorakoLa Libelakontzertua; eta bi saxofoi soprano eta bi saxofoi baxurentzako José María Sánchez Verdúren KHÔRAzikloa.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu