Udalekuak Chillida Lekun
- Uda 2025
Uda honetan badugu plana Chillida Lekun. Gure udalekuan artea barrutik ezagutzera gonbidatzen zaitugu, zure erritmora eta zure erara. Uste dugu, Eduardo Chillidak bezala, garrantzitsuena ez dela dena jakitea, baizik eta galdera onak egitea eta esploratzeko gogoa izatea. Bost egunez bere munduan buru-belarri sartuko gara, bere ideiekin eta sortzeko moduarekin esperimentatuz: espazioaz, argiaz, naturaz eta emozioez hitz egingo dugu, guztia jarduera sortzaile eta dibertigarrien bidez.
Egun bakoitza abentura desberdina izango da: collageak, maketak, itzal-jokoak, formatu handiko marrazkiak, eskultura iragankorrak... egingo ditugu, eta parkera irtengo gara behatzera, usaintzera, ukitzera eta pentsatzera. Ez da beharrezkoa arteaz jakitea, jakin-minez eta ondo pasatzeko gogoz etortzea besterik ez. Artea munduari begiratzeko modu bat izan daitekeela deskubritzea da asmoa, baita geure burua pixka bat hobeto ulertzeko modu bat ere.
Maushauseko Anabel Varonak eta Carlos Arruti gidatuko dituzte tailerrak. Urteak daramatzate arkitektura eta artea publiko ezberdinetara hurbiltzen, sormena, jolasa eta pentsamendu kritikoa protagonista dituzten jardueren bidez. Beren irakasteko modua elkarrekin arakatzean, imajinatzean eta eraikitzean oinarritzen da, betiere esperientziatik, jolasetik eta ingurunearekiko errespetutik abiatuta. Beraiekin, museoa espazio bizi bihurtzen da, non dena gerta daitekeen.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Udalekuak Chillida Lekun
Arte eta arkitektura tailerra
Maushaus
5 egun
12-15 urteko gazteentzako
Uztailak 14tik 18ra
10:00 - 13:00
Elebietan