Bisita gidatua eta afaria Lurra Café-n

  • Udako programa 2022

Museoa esklusiboki irekitzen da esperientzia berezi eta paregabea eskaintzeko esparru gaindiezin batean. Parte-hartzaileek eskulturen lorategia bisita dezakete ilunabarrean, modu lasaian, eta eskulturak ikus ditzakete egunaren azken orduetako argi bero bereziarekin, eguzkiak indarra galtzen duenean. Bisitaren ondoren, parte-hartzaileek afari batekin gozatuko dute Lurra Café terrazan. Fede Pacha sukaldariak zuzentzen duen museoko kafetegiak hurbileko produktuekin modu jasangarrian egindako platerak eskaintzen ditu.