Zero grabitatea

Chillida Lekuk Zero grabitatea erakusketa aurkezten du, Chillidak grabitatea aztertu eta desafiatzeko erabili zituen hogeita hamar bat lan biltzen dituen erakusketa.
Fenomeno hori interesatu zitzaion bere ibilbide osoan zehar, baina 70eko hamarkadaren erdialdera arte Chillidak ez zuen grabitateari aurre egiteko behar pertsonal eta artistiko hori sentitu.. Beharrizan horretatik sortu zen "Lugar de encuentros III" [Topaketa-lekua III], La Castellana Aire Zabaleko Eskultura Museorako egin zuen zintzilik dagoen eskultura publiko handi bat. Pieza honen estudioak emango dio Zabalagako Baserriko 5. aretoan egingo den erakusketari hasiera.

Instalazio-proiekturako, Chillida Lekuk Tecnaliaren (Estatuko ikerketa aplikaturako eta garapen teknologikorako zentrorik handiena) eta Loire Gestampen (lurraldeko makina-erremintaren fabrikatzaile handienetako bat) laguntza du. Biak ari dira lanean, 16 tonari eusteko.