Pilar Belzunce. Erretratu intimo bat

Aurten 100 urte beteko dira Pilar Belzunce jaio zenetik, Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zena. Efemeride hori ospatzeko, Chillida Lekuk erakusketa bat inauguratuko du ekainaren 5ean. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatua, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei buruz egindako erretratuen bidez, bere garaiari aurrea hartzeko gai izan zen erabakitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutaraziko ditu erakusketak.
 

Testuinguru horretan, PIlar Belzunceren figura bere bizipenekin lotzen diren argazki eta objektuen aukeraketa batetik abiatuta eraikitzen da, memoriaz, egunerokotasunez eta pasadizoz betetako zatien bidez. Gainera, berak hobby gisa egindako eskultura eta margolan txikiak biltzen ditu, emakume erreala, uste sendodun ama eta Chillidaren bizitzan eta obran zeharka agertzen dena, ezagutzeko aukera ematen dutenak.
Artelan-sortan Eduardo Chillidak egindako figuren marrazkiak ere egongo dira, horietako asko inoiz erakutsi ez direnak eta familia-eremukoak.


2025eko ekainaren 5etik 2026ko abenduaren 26ra