Gozatu museoaz urte osoan

Urteko abonamenduarekin, disfrutatu Chillida Leku museoaz nahi adina aldiz urtean zehar

Gainera, dendan egindako erosketan %10eko beherapena izango duzu eta museoan egiten diren jarduera eta ekitaldietan tarifa bereziak ere eskuratu ahal izango dituzu

 

 

 

Museora doan sartzea

Paseatu eskulturen lorategian, bisitatu erakusketak, gozatu Lurra Café jatetxeaz edo dendaz urte osoan
Gainera, zurekin doan pertsonak %50eko deskontua izan dezake sarreraren prezioan

 

Dendan deskontua

Gozatu %10eko deskontuaz Chillida Lekuren dendako produktu guztietan


Gonbidapen eta bisita esklusiboak

Baliatu gonbidapenak eta bisita gidatuak erakusketa berrien inaugurazio bakoitzerako (aurkezpena, bisita eta koktela)

 

Kultur programazioko ekitaldiak

Deskontu batzuz aprobetxatu gure kultur programazioko ekitaldi batzuetarako: kontzertuak, dantza, aire zabaleko zinema, tailerrak, hitzaldiak, yoga klaseak

Prezioak

 

40 €  helduentzat
30 €  ikasleentzat eta 65 urtetik gorakoentzat
20 €  18 urtetik beherakoentzat, desgaitasuna duten pertsonentzat, langabeentzat
0 €  8 urtetik beherakoentzat