Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin

Aurten, Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin izango da, Chillida Lekun maiatzaren 15ean publikoarentzat zabalduko den erakusketa. Erakusketa handi horrek Teléfonica telekomunikazio-konpainiaren artistiko ondarearen parte diren eskultorearen pieza sortahandia biltzen ditu. Teléfonica aitzindaria izan zen 80ko hamarkadan korporazio-bildumatzearen alorrean eta gainera, 2024ean ehun urte betetzen ditu ere sortuzenetik.

Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin erakusketak Telefónica Bildumako 80ko hamarkadako obrak izango ditu eta Chillida Lekuko bildumako 1990eta 2000ko hamarkadetako obrekin biribilduko da. Chillida Lekuren barruan garatuko dute, Zabalaga baserri osoa hartuz. Artistaren gune nagusia zen Zabalaga baserria, haren aldaketa handien eta heldutasunaren etapa berri baten hasiera markatu zuen lekua.

Maiatzak 15 - Urriak 13