Basoan

Basoan, artean eta kulturan interesa duten gazteentzako jarduera da. Esperimentaziorako eta sorkuntzarako gunea, Nagore Legarreta artista hernaniarrak koordinatua.

  • Ekitaldia

Basoan esperimentazio artistikorako tokia da, eraikitzen ari den espazioa, sorkuntzara forma guztietan hurbiltzeko ideia-laborategia. Arteak eraldatze-ahalmen handia du, eta gaur egungo munduaren erronkei, bizi dugun pandemia adibidez, aurre egiteko tresna da. 


Artea eta natura lotzen dira Chillida Lekun, antzeko interesak dituzten pertsonak aurkituko dituzu, orainari eta etorkizunari buruz hausnartzeko artea tresna bezala erabiliz. 

 

Proiektua Nagore Legarreta artistak koordinatzen du, argazkigintzaren zale amorratuak, museoa modu poliedrikoan bizitzen lagunduko digu.


Jarduera martxotik abendura bitartean egingo da, 10 saiotan. Izena ematea doakoa da eta plaza kopurua mugatua. Interesa baduzu, eman izena helbide elektroniko honetan:
education@museochillidaleku.com.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

- 16-23 urteko gazteak

- Plaza kopurua: 15

- Egunak: martxoaren 25a, apirilaren 22a, maiatzaren 20a, ekainaren 17a, uztailaren 8a, irailaren 9a, urriaren 7a, azaroaren 4a, abenduaren 2a eta abenduaren 16a.

- Iraupena: 2 ordu

- Ordutegia: 17:00 – 19:00

- Hizkuntza: euskara

- Izen ematea: education@museochillidaleku.com

Kolaboratzailea