Bertsoa Sutan

Sukaldaritza bertsoen bitartez Chillida Lekun

Jardueraren helburua bertsolaritzaren kultura eta sukaldaritza urtatzea da, bi prozesu aldi berean erakutsiko dituen ikuskizun batean.  

  • Evento

Ekitaldian, Berstozaleen Elkartearekin batera antotaluta,  Sukaldariak bere teknikak eta plater bat prestatzeko egiten dituen urratsak azalduko ditu. Gai jartzailea, bestalde, alderdi gastronomikoa bertsolaritzaren mundura hurbiltzen saiatuko da, hain ezberdinak diren bi disziplinen artean zenbat antzerako kontzeptu lantzen ditugun ikusarazteko asmoarekin.

 

Parte hartzaileei bereziki prestatutako pintxo bat emango zaie sarreran, saioaren hasieran sukaldariak gidatuta dastatu ahal izateko. Parte hartzaileek sukaldariaren prozesua streaming bitartez ikusi ahal izango dute mugikorrak erabiliz.

Ekitaldia parte hartuko dute:

- Sukaldariak: Aitzol Zugasti eta Maialen Cano

- Gai jartzailea: Maite Berriozabal

- Bertsolariak: Andoni Egaña, Oihana Iguaran

 

Ekitaldia 17:00etan hasiko da eta ordu eta erdi inguru iraungo du, 15 euroko sarrerarekin museoa ere bisitatzeko aukera izango dute jardueran parte hartzen dutenek. Bertso saioaren ondoren Chillida Lekuko Lurra Café jatetxeak egun honetarako bereziki diseinatutako afari bat eskainiko du jende kopuru mugatu batentzat. Ekitaldi eta afarirako sarrerak www.museochillidaleku.com web gunean eros daitezke.

 

Bertsozale Elkartea-k, Covid-19ak plazan izan duen eraginaren aurrean, Plaza Biziberritzeko antolatutako egitasmoen baitan kokatutako saioa da. Ekitaldia osasun neurri guztiekin gauzatuko da, kultur ekitaldiak antolatzea segurua baita.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Ordua: 17:00ak

Sarrera: 15€

Sarrera + afaria: 55€

Kolaboratzailea

Babesleak