Chillida "Zero Grabitatea"

Zabalaga Baserrian azaroaren 24tik aurrera Eduardo Chillidaren lanaren grabitatearen fenomenoa aztertzen duen erakusketa zabalik egongo da

  • Erakusketak

Azaroaren 24an emango zaio hasiera Zero Grabitatea erakusketari Chillida Lekun, Chillidak grabitatea aztertu eta desafiatzeko erabili zituen hogeita hamar bat lan biltzen dituen erakusketa.
Fenomeno hori interesatu zitzaion bere ibilbide osoan zehar, baina 70eko hamarkadaren erdialdera arte Chillidak ez zuen grabitateari aurre egiteko behar pertsonal eta artistiko hori sentitu.. Beharrizan horretatik sortu zen "Lugar de encuentros III" [Topaketa-lekua III], La Castellana Aire Zabaleko Eskultura Museorako egin zuen zintzilik dagoen eskultura publiko handi bat. Pieza honen estudioak emango dio Zabalagako Baserriko 5. aretoan egingo den erakusketari hasiera.

 

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola iritsi

ERAKUSKETA BISITATU

AZAROAREN 24ETIK AURRERA