Hezkuntza eskaintzaren aurkezpena 2020/2021

Azaroaren 26ean, gure hezkuntza eskaintzaren online aurkezpena egingo dugu.

 

Eman izena education@museochillidaleku.com helbidera mezu bat bidaliz.

  • Ekitaldiak

Chillida Lekutik bizitzen ari garen egoera delikatu honetaz jabetzen gara, eta segur asko une hauetan museoaren bisita ez da ikastetxeentzat lehentasunetako bat izango. Hala ere, pairatzen ari garen osasun krisi honek naturarekin dugun harremana premiaz hausnartzera bultzatzen gaitu. Sinetsita gaude garai hauetan natura eta artearekin harreman zuzenean egotea inoiz baino beharrezkoa dela.


Arteak hausnarketa pizteko gaitasuna du, oraina hainbat ikuspuntutatik begiratu eta mundu berriak irudikatzen laguntzen digu. Aldi berean, naturan hezteak haurrak beren ikaskuntza prozesuan parte hartzera bultzatzen ditu eta hautemateko gaitasuna hobetzea ahalbidetzen die. Horregatik, ikasleen segurtasuna eta ongizatea bermatzen duen hezkuntza eskaintza aurkezten dizuegu, ikasgelako prestakuntzaren osagarri.


Chillida Leku artea eta natura uztartzen duen espazio bat da, Eduardo Chillida eskultorearen ondarea biltzen duen leku paregabea munduan. Artistaren pentsamenduak hezkuntza curriculumarekin zerikusia duten gai ugari jorratzen du. Beraz, kanpoko espazio batean hainbat konpetenzia lantzeko aukera ematen du museora egindako bisitak. Guretzat, haurren eta nerabeen ongizate integrala ezinbestekoa da: eskaintzen ditugun jarduera guztiek ikastea modu aktiboan eta batez ere errespetuz egitea ahalbidetzen dute.

 

Deskargatu hemen hezkuntza eskaintza.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Online aurkezpena: azaroaren 19an 16:00etan.