Leges naturae

Erakusketa honek Eduardo Chillidaren obraren interpretazio berri bat eskaintzen du, eta publikoaren eskura jartzen ditu oso ezagunak ez diren eta gutxitan erakutsi diren obra batzuk.

  • Erakusketa

Leges naturae erakusketak naturak eta haren legeek eskultorearen lanean izan duten funtsezko rola erakusten du, artistaren lanaren sorburua eta inspirazio-iturri agorrezina izan baitziren. Izenburuak naturaren legeak esan nahi du latinez, eta erakusketarako hautatu diren kutsu zientifikoko marrazki batzuen ondoriozkoa da, latina baita biologian espezieak izendatzeko erabiltzen den hizkuntza.

Landare eta animalien marrazkiak eta natura abstraktuaren trazuak eta, horiekin batera, artxiboko materiala –argazkiak, eskuizkribuak eta artistak bere estudioan gordetzen zituen fosilak eta mineralak–, Chillidari naturak pizten zion harriduraren berri emateko. Gainera, leku nabarmena hartzen du, gurutze moduan landutako harrizko eskulturak, naturaren eta Jainko sortzaile baten arteko loturaren adibide. Zabalaga baserriko 5. aretoan instalatuko da artistaren beste alderdi bat erakutsiko digun aldi baterako erakusketa hau. Zientzialariaren edo naturalistaren ikuspegitik gertuago dago, eta ezezagunaren aurreko harridura eta jakin-mina ditu ezaugarri.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Cómo llegar

IRAUPENA

2021KO URTARRILAREN 28TIK

2021KO EKAINAREN 10RA