Louise Bourgeois. Eye Benches III. Obra gonbidatua

Louise Bourgeois artistaren "Eye Benches III" [Begi-eserlekuak III] instalazioarekin "Lan gonbidatua" programa irekitzen da, Chillida Lekun beste artista batzuen lana aurkezteko programa lerro berri bat, hain zuzen. Artistaren lana museoko zelaian ikusi ahalko da irailaren 10era arte.

  • Exposición

Louise Bourgeois (Paris 1911 – New York 2010) XX. eta XXI. mendeetako artista garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Artistaren sorkuntza-ibilbidea luzea izan zen, zazpi hamarkada iraun zuen, eta denbora-tarte horretan Bourgeoisek arian-arian egin zuen lanak lengoaia sinboliko, pertsonal eta berritzaile indartsua du, inongo mugimendu edo joerari atxiki gabea.

 

Eye Benches III [Begi-eserlekuak III] eskultura 80 urtetik gora zituela sortu zuen artistak. Gorputzetik fisikoki bereizita dauden bi giza begi erraldoi irudikatzen ditu lanak. Begiak granitozko bi bloke exentutan zizelkatuta daude zuzenean. Eskala handiko forma horiek indar monumentala ematen diote piezari. Begiak ikusleen begirada erakarri nahi duten bi presentzia behatzaile bihurtzen dira. Louise Bourgeoisek bere ibilbide artistikoa hasi zuenetik, begiradaren gaiak presentzia handia izan du artistaren obran.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Cómo llegar

IRAUPENA

2020KO MARTXOAREN 13TIK

2020KO ABENDUAREN 13RA